Mantentze-lanetako taldearen zati bat gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden eta prestakuntza- eta laguntza-aldiaren ostean oinarrizko mantentze-lanetarako gaitasunak lortu dituzten pertsonek osatzen dute.
Nortzuk gara?
KONPONGI 2 erakunde sozialek, Ede Fundazioak eta Emaus Gizarte Fundazioak, Suspertu eta Emaus Home Zerbitzuak izeneko haien laneratzeko enpresen bidez, sortutako marka da Gipuzkoan instalazioak eta zentroak kudeatu edo jabetzan dituzten (apartamentuak, egoitzak, lokalak…) eta merkatuaren egungo eskaintzak haien beharrak behar bezala betetzen ez dituzten erakunde publiko eta pribatuei zuzendutako instalazioen arreta-zerbitzua, garbiketa eta oinarrizko mantentze-lanak eskaintzeko.
Bi laneratzeko enpresek espazio eta instalazioetako mantentze-lanetan eta garbiketan duten eskarmentua eskaintzen dute, 15 urte baino gehiagoko ibilbidea baitute bien artean.
Zerbitzuak
Konpongi = Emaus + EDE
Bi erakundeek esperientzia osagarria dute, eta erakunde publiko eta pribatuetan zein norbanakoen etxeetan arretarako, garbiketarako eta oinarrizko mantentze-lanetarako beharrak daudela hauteman dute, gremioek askotan egiten ez dituzten konponketa eta esku-hartze txiki horiek egiteko. Eta hori guztia prezio lehiakorrean.
KONPONGI bi gizarte-erakundetatik sortu da, Emaus eta Ede Fundaziotik, eta proiektuaren ustea da batasunak indarrak batuko dituela zerbitzuaren kalitate hobea lortzeko, eta lurraldean enplegu inklusiboa sustatzeko.
Zure alboan zergatik egon nahi dugun azaltzen utziko diguzu?
Kontratatzeko formulak
- MANTENTZE LANETARAKO eta/edo GARBIKLETARAKO kontratua ORDU BLOKEKA (400,500…). Aurretiazko aurrekontutik kanpo dauden materialak. Ezin hobea da behar erregularrak eta denboran irauten dutenak behar dituzten elkarte edo erakundeentzat. Adibidea: erakunde batek mantentze-lanetarako aldizkako jarduerak behar ditu (konponketa elektrikoak, margotzeak, iturgintza…) edo espazio bat edo gehiago garbitzea.
- ALDI BATERAKO KONTRATAZIOA behar zehatzetarako eta denboran mugatuan daudenetarako. Larrialdi puntualetarako egokia. Adibidea: lokala margotzea, apartamentua garbitzea erabili ahal izateko…
- KONTRATAZIO MISTOA. 1. eta 2. motak uztartzen dituen erlazioa.